2000ko apirilak 6, Osteguna | Irristatzen |
Begi publikoa
Hainbat Webcam-ek Euskal Herriko irudiak igortzen dituzte zuzenean
Webcam edo Internetera irudiak etengabe igortzen dituzten kameratxoak modan daude. Aparailu hauek batzuek bideo solasaldiak egiteko erabiltzen dituzte eta beste askok euren gorputza diru trukean erakusteko. Baina badira kalera edo hondartzara begira dauden beste webcam batzuk gurean, gero eta gehiago gainera.
Bilboko kaleak, esaterako, munduko edozein bazterretik ikus daitezke, trafikoa jagoteko kamerak sarera ere konektaturik baitaude eta irudiak udalaren webgunean ikus ditzakegu. Donostiako irudiak eskaintzen dituen laconcha.com webguneak ere badu webcam bat.
Iruņean Iturnet dendan kokatutakoak eskaparatetik ikusten den kalearen zatia eskaintzen digu. Mikel Luzearen ileapaindegira bagoaz, berriz, baliteke gu ere sarean agertzea, kamerak bezeroaren ile moztea zuzenean igortzen baitu sarera.
Barakaldoko Gaztenet elkartean beste batek ordenagailuen gelan momentu oro gertatzen dena erakutsiko digu, beraz, gela osoa okupaturik badago gerorako utz dezakegu bertara joatea.
Webcam-ena zerbitzu baliagarria suerta daiteke surflarientzat, auto gidarientzat eta ileapaindegiko bezeroentzat bezala. Esaterako, Angelun eta Miarritzen dauden webcamekin konektatuta ikus dezakete gaur itxasoa nola dagoen, bertaratu aurretik. Laster beste webcam bat ezarriko du Sopelako Udalak Atxabiribil hondartzan.
Webcam batzuk:
www.bilbao.net
www.la-concha.com
www.iturnet.es
www.mikel-luzea.com
www.gaztenet.com
www.viewsurf.com