2000ko urtarrilak 13, Osteguna | Irristatzen |

Hondamendiaren Iragarleak

Aurten munduarenak egingo duela diote webgune anitzetan

Aparteko arazorik gabe 2000 urtera heldu gara eta dataren aldaketak eremu informatikoan iragarri zigutena baino askoz efektu txikiagoa izan du. Agindutakoaren eta gertatutakoaren artean, matematikoki zenbatzeko errezak diren efektu jakinetan horrenbesteko alde handia gertatu bada, imagina dezakegu erligioak eta sineskeriek inspiratutako teoria milenaristen funtsa zein den.

Halabaina, beti dago sinesteko prest dagoen jenderik, eta sarean oihartzun ikaragarri handia izan dute 2000. urtearen etorrera munduaren amaierarekin erlazionatzen duten teoriek. Ez da fenomeno berria, hala gertatu baitzen 1000. urtean ere, baina bitxia da milenaristek teoriak egokitzeko duten trebezia. Epeak agortu ahala, beti agertuko da hondamendia ez gertatzea azalduko duen teoriarik. Hala, profeziak auto atzeratzen dira eta muga data berriak agertzen dira. Urte berrira aparteko kalterik gabe heldu garenez, oraingo teoriaren arabera hondamendiok urtean zehar gertatuko dira eta ez urtea heltzean.

Iragarpenen gai honetan Nostradamus dugu nagusi. Nahikoa da topatzaile batean haren izena jartzea ehunka erreferentzia jasotzeko. Hala ere, hondamendiaren data pasatu ostean aztiaren hizkuntza kriptikoaren interpretazio txarra egin diotela diote batzuek, Armagedon eguna oraindik etortzeko dagoela.

Hondamendia iragartzen zuten webgune batzuk saretik desagertu dira urte berriarekin. Hori bai kasualitatea! Desagertu ez direnetan urte zaharrerako informatikak eraginda, munduaren azkena iragartzen zuen gaztelaniazko bat badago. Bestalde, Jehovahren lekukoek, mormoiek, kristau-juduak, Bahai-ren zaleak eta beste askok ere badituzte makina bat iragarpen. Hauetako asko ikus daitezke Millenium and prophecies webgunean.

Millennium and prophecies
http://www.unity9.com/
Caos o transformacion social
http://www.angelfire.com/ca/rhomer/socialspan.html

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner