2001ko otsailak 15, Osteguna | Irristatzen |
Jokoak sarean
Munduko lagunekin lehia telematikoan
Gure gizartean gero eta leku handiagoa dute bideojokoek eta ia ordenagailuak baino gehiago dira gure mundu garatuko etxeetan dauden Sega eta Playstation kontsolak. Arrakasta lortu duten joko batzuk zinemara edo telebistara igaro dira, Tomb Rider edo Pokemon kasu.
Joko hauetan guztietan, programari softwarea gehituz lokalizazioak eta misioak alda ditzakegu: jokalarien itxura, paisaiak eta egin beharreko ibilbideak. Hala, jakin berri dugunez, Global Operations jokoa udan merkaturatuko da eta Commandos ekintzailearen antzeko joko honek munduko 16 lokalizazio ezberdin eskainiko dizkigu, bat aukeratzeko. Haien artean, Euskal Herria eta bertan Ertzaintzaren edo separatisten (sic) aldeak aukeratu ahal izango ditugu.
Beste bideojoko batzuk jokalari anitzentzat eginak dira. Hainbat ordenagailu elkarrekin lotuta jokatzen dira, sare bat osatuz. Quake famatua horren adibiderik mugituena da, abiadura handiko konexioa behar baitu sareak, jokoa ere nahiko bortitza eta dinamikoa delako.
Baina Interneteko erregea milaka jokalari aldi berean dituen Age of Empires izenekoa da. Uneoro norbait ari da jokatzen munduko edozein puntako beste lagunekin. Jokoaren funtsa hiri bat eraikitzea da, berau horma sendoekin babestea eta leihakideen hiriak eskuratzea. Aukera dezakegu 15 zibilizazioren artean eta 30.000 mapa ezberdinetan koka dezakegu gure abentura. Erabiltzaileak taldeka biltzen dira, ICQ bidez koordinatzen dira partidak jokatzeko eta jada lagun asko sortu dira era bitxi honetan. Gehienetan hizkuntzaren edo herrialdearen arabera biltzen da jendea giro horietan baina bada nazioartean lagun asko egin dituenik. Nazioarteko leihak ere egin izan dira, Koreak iaz antolatu Worldcybergames kasu.
Global Operations
www.zdnet.com/gamespot
Age of Empires
www.ensemblestudios.com/aoe
topaketak
www.worldcybergames.com