2001ko martxoak 22, Osteguna | Irristatzen |
Transmisorea
Interferentziak pentsamendu bakarrean
Irrati aparailu zahar batek hartuko gaitu Laura Baigorriren interzonako El Transmisor edo The transmissor aukeratuta. Berak interesgarri iritzi dion informazioa loturetan bildu du, lau atal nagusitan, ingelesez eta gaztelaniaz: aktibismoa, kontrainformazioa, arte kritikoa, copyright-anticopyright eta hackers.
Euskal abizena duen andre hau Bartzelonan jaioa da 1960an eta bertako arte ederretako fakultatean irakasle dabil. Bideo sorkuntza artistikoan bereizituta dago baina sareak liluratuta dabil aspaldion, sorkuntza eta mezua uztartzen dituzten web lanen bila nabigatzen dabil eta bere lotura interesgarri horiek handitzen.
Aktibismoari buruzko atalean Activist web nabarmentzen du. Bertan beste lotura sorta ederra aurkituko dugu: arrazakeriaren kontrako webguneak, nuklearren kontrakoak, HIESaren aurkakoak, anarkistak, lesbianenak... iragarki parodikoak egiten dituzten AdBusters famatuak ere aurkituko ditugu eta haien antzeko Las Agencias, situazionismoa, desobedientzia zibil elektronikoa eta izquierdismoa barra-barra, The electronic disturbance-ko artikuluak lagunduta.
Copyright delakoari buruzko atalean, korporazioen aurkako amorratuak diren ŪTMark ageri dira, baita Copyright violation squad bezalako taldeak. Baina ikustekoa da benetan, bertan, obras eta espacios bitartean banatzen dira egungo erreferentziarik ikusgarrienak.
Kontrainformazioaren atalean lotura interesgarri asko bildu ditu Baigorrik. Esaterako, Anaia Handiak mundu modernoan duen indarra ikertu duen Big Brother capabilities in an online world lana, Francisco Javier Bernalek idatzitako doktoradutza tesia. Dudarik gabe, kultura digital alternatiboaren bila bagabiltza Baigorrirena bisitatzeak merezi du.
El transmisor
www.interzona.org/transmisor.htm
The electronic disturbance
www.critical-art.net/ted/tedbook.html
Las Agencias
www.lasagencias.net
Bernal
www.bernal.co.uk