2001ko apirilak 12, Osteguna | Irristatzen |

Ateismoa.net

Fedegabeak sarean hedatzen doaz

Gure artean egunotan sinismen katolikoen goiengo gradua ikusten ari gara, nahiz eta badakigun beste herrialde batzuetan eta hemen beste garai batzuetan askoz ere handiagoa zela erligioaren presentzia. Sarean ere denetarik aurki dezakegu: katolikoen Aita Santuaren webgunea, Opus Dei-rena, Hezbollah-rena edo eliza ebangelikoenak.

Baina egunotan ia inongo kazetatan gogoratuko ez diren sektorea ere badago sarean, ateo eta fedebakoek osatzen dutena. Ateoak egunotako adierazpen publikoetatik ezabatu zituen zigor kode berriak, hainbat hiritan egin ohi ziren segizio ateoak iraingarriak direla argudiatuta. Sarean oraindik aske adierazteko bidea dute ateo militanteek.

Berri taldeetan alt.atheism taldean erligioen aldekoak eta kontrakoak saiatzen dira bakoitzak bere ikuspuntuak argudiatzen, batzuetan eztabaida zibilizatuak eta interesgarriak egoten dira gaian interesa dutenentzat. Underneteko chat-ean #ateismo kanala dago aldi bereko berriketa egiteko.

Saioak eta gogoetak biltzen dituen infidels.org webgunean egunotan aktualitatea izango duen gaia proposatzen digute: «Juduen zein sektatik sortu zen Jesukristo?» Ikuspegi serio batekin artikuluak biltzen dituzte, hainbat dogma eraisteko datu zehatzak eman nahian. Ildo beretik baina Ateismoaren defentsa zuzena egiten, Ateismo en la red dugu, gaztelaniaz hainbat argudio biltzen ditu ateismoaren alde. Erligioa hezkuntza sistematik kentzeko kanpaina egiten du Cyberateoen batasunak eta aurten munduko ateoen kongresua Kolonbian izan dela iragartzen digu. Umorea eta satira erabiltzen ditu Detox webzineak, «erligioetatik desintoxikatzeko».

Ateismo en la red
www.angelfire.com/az/ateismo
Berri taldeetan
alt.atheism
Undernet chat-ean
#ateismo
Infidels
www.infidels.org
Cyberateos
move.to/cyberateos
Detox
www.catalaw.com/detox

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner