2001ko apirilak 19, Osteguna | Irristatzen |

Albiste zentsuratuak

Komunikabide handiek atera ez zituztenak

Izkutatutako albiste asko sarean ageri dira. Project Censored izeneko webgune batean aurkituko ditugu. Bertan aipatzen dira 2000. urtean EEBBetako komunikabide handiek nahita baztertu zituzten informazioen kasurik harrigarrienak, deigarrienak edo lazgarrienak biltzen dira, Top 10 eta guzti.

Kazetari eta irakasle batzuek osatutako epaimahaiak osatu du zentsura kasuen zerrenda hau eta orain Interneten argitaratzen bada ere, badaramate 25 bat urte berau egiten, komunikazioaren korporazioek egiten duten errealitatearen aukera salatzeko xedez.

Zentsuratutako albisteen zerrenda irakurtzen jakingo dugu EEBBek iaz nahita bonbardatu zutela Belgrad-en Txinak zuen enbaxada, armadako eragiketa psikologikoetan adituak lanean ibili zirela CNN telebistan, nazioarteko txosten baten arabera EEBBak Ruandako genozidioan ardura duela eta munduko bankuak eta multinazionalek ura pribatizatu nahi dutela.

EEBBetan 1979tik hona zentral nuklearrik eraiki ez den bitartean, gobernuaren agentzia batek diru publikoarekin Turkian, Txekian eta beste herrialde batzuetan zentralak eraikitzea ordaintzen du. Albiste hau ez da agertu Westinghousek kontrolatzen duen CBSn edo General Electric-ek kontrolatzen duen NBC telebistan, enpresa horiek nuklearretan dituzten interesak direla eta.

Urteko zerrendak 25 informazio biltzen ditu politikoki ez zuzenak. Horren bertsio lokala argitaratzen du San Francisco Bay Guardian egunkariak. Horiek eta beste istorio askotxo aurki ditzakegu sarean, esaterako Alternet-en, baina bilatzeko ahalegina egin beharra dago Ğeurek zuk irakurtzea nahi ez dutenağ sarean aurkitzeko.

Project Censored
www.projectcensored.org
San Francisco Bay Guardian
www.sfbg.com
Ruandako genozidioa
www.alternet.org

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner