2001ko ekainak 14, Osteguna | Irristatzen |

Suck.com zurrupatua

Sareko zutabe mitikoa desagertu da

Puntucom enpresen gainbeherak zurrupatu du Interneteko iritzi zutabe mitikoa zena, duela sei urtetik hona astegunetan egunero zutabea genuen eta suck-en ilustrazio ezagunak, Hanna Barberaren marrazki bizidunak gogorarazten duen estilo horretakoak.

Enpresa (haientzat ere hitz gogorra zen hori) xume bezala hasi zen suck.com eta azken finean bere arrakastak hil egin du. Gauza bera gertatu zaio bera bezain zaharra den Feed aldizkariari. Sei urte asko da Interneten baina ezin da ulertu hori biak osasunez eta publiko aldetik ondo dabiltzan momentu batean. Ala bai?

Biak ondo zebiltzan, sareko beste informazioak ateratzen. Albisteen aukera oso erakargarria egiten zuen informazio saturazioaren aro honetan eta horregatik irakurlego fidelak hara jotzen zuen denborarik ez galtzeko. Irakurleek eurek egiten zituzten hainbat informazio eta azken bahea Feed-ek berak jartzen zuen informazio batzuk interesgarrienen atalean jarriz. Eredu hori oso ona zela ikusita, suck eta Feed batu ziren Plastic.com sortzeko. Arrakasta itzela izan du Plastic aldizkariak, sareko informazioak birziklatzen dituen aldizkariak. Arrakastak, ordea, Terra-Lycos erraldoi antikulturalaren eskuetan erortzea ekarri du eta honek orain bere negozio ereduetan hauek lekurik ez dutela erabaki dute. Hori, noski, ez du horrelaxe azaltzen Feed-en utzi duten oharrak, errebuelta gehiago ematen ditu hori iradokitzeko.

Momentuz, plastic.com salbatu da. Beraz... geratzen zaigun bakarra Plastic da? Tira, ez bakarra baina hobe dugu orain profitatzea: iraungo ahal du! Beste ikuspegi bat duen informazioa aurkitu nahi badugu, salon.com bisita dezakegu eta barre batzuk egin, Bush munduko presidentea Europako kolonietara egiten ari den bidairako aholku umoretsuak ematen baitizkiote Texaseko exekutoreari.

http://www.suck.com
http://www.feedmag.com
http://www.plastic.com
http://www.altculture.com
http://www.salon.com

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner