2001ko uztailak 5, Osteguna | Irristatzen |

El Tendedero

Euskal ordezkaria sareko laburretan

Lehenago ere aipatu izan dugu nola Internet bilakatu den zinemagile gazteentzako primerako erakustokia eta sarearen abantailak baliatuz hainbat webgune eta atari hasi direla sarean laburren lehiaketak egiten. Lehendabizikoa Hispavista izan zen, bere minutoymedio.com webgunean minutu eta erdiko laburrak bilduz eta onenak sarituz.

Ideia horrek arrakasta izan zuen, asko izan baitziren euren laburra bidali zuten zinemagile gazteak. Ondoren, plus.es atariak ideia hartu du bere zinema trinkotuaren jaialdian. Bertan aipagarria da aurkitu dugun labur bat, Edu Gonzalezek egina. Goardia Zibilak, Scream erako hiltzaile maniakoa eta kokaina ditu osagarri nagusiak. Espainiarako politikoki batere zuzena ez dirudienez, gerta liteke baztertua izatea, baina orain arte ikusi ahal izan ditugunetan onena da, dudarik gabe, hainbat eta hainbat material balekoa edo eskasa den bitartean. Beste labur batzuek Hispavistan saririk hartu ez eta hemen errepikatzen dute.

Baina badira beste laburren lehiaketa batzuk ere. Esaterako, La ventana indiscreta atarian gay mundua eta petardeoaren maitaleak biltzen dira eta oso planteamendu hedonista du, sexua, aisia, maitasuna... Bertan El corto indiscreto lehiaketa antolatu dute, 100.000 pezetako saria jasoko du laburrik onenak eta hiru minutukoak izan beharko dute gehienez. Lehenago ezaguna da La ventana indiscreta hau, sarearen bidezko lehendabiziko kulebroia eskaintzen hasi zelako, hiru minutuko kapituluetan banatuta.

Hispavistarena
www.minutoymedio.com
Plus.es-ena
www.notodofilmfest.com
El Tendedero
ftp://Notodofilmfest.plus.es/Festival/tendeder0.rm
Edu Glez
tmp4.gratisweb.com/tropofilms
e-namorarte
www.laventanaindiscreta.com
120 segundos
www.apecaonline.com
Cortos TV
www.cortos.tv

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner