2002ko maiatzak 16, Osteguna | Irristatzen |

Waking life

Belaunaldi digitalaren lehenengo kultozko filma

Sarean irristatzen, Bitniks aldizkarian, Waking Life filmarekin egin dut topo. Bertan, Alex Lamikizek filma goraipatzen du. «belaunaldi digitalaren lehenengo kultozko filma» dela esanez. Gernikarraren iritziz hau «Filma da. Kultura digitala ez da gauza bera izango film honen ostean».

Adituek «Animazio digitaleko lehendabiziko film independientea» bataiatu duten honetan Richard Linklater zuzendariak animazioa erabiltzen du bizitzaren zentzuaren gaineko hausnarketa interesgarri plazaratzeko. Filmari buruzko azalpenean dioenez, lehenengo erronka galdera bati aurre egitea izan zen Linklater-entzat: guztiz buruan gertatzen den zerbaiti buruz film bat nola demontre egingo duzu?

Filmerako gidoia gehienbat burutazioz beteriko orri andana eta lan metodoa izan zen. Benetako eskenen grabazioa 25 egunetan egin zuten, 1999ko udan, bideo kamera arruntak erabiliz. Ordurako produkzio handietara ohituta zegoen Linklater, Hollywood-en The Newton boys filma egina baizuen urte berean, baina zinemagintza independientea eta aurrekontu txikiko filmak egitea zer den ongi zekien lehenagotik. Lan talde txikia osatuta, mugitzeko ahalmen handia zuten eta oso azkar bukatu zuten grabazioa. Edizioa filmaketa egin bitartean hasi zuten eta oso heterodoxoa izan zen, eskenen ordena era intuitiboz aldatzen baizuten. Rotoscoping teknikaz baliatu da Linklater hau egiteko. Animazio tradizionaletik arras ezberdina da teknika hau, funtsean irudiak bideokamaraz grabatuak izan eta gero marrazki bizidunen itxura ematen baizaie. Ordenagailua erabiliz irudiak pintatu egin zituen geroago, filmaketan ez zeuden fantasiazko elementuak eta efektuak gehituz. Emaitza pertsonaien aurpegietan egiantza duten mugimenduak eta keinuak dira.

Filmaren gaiari dagokionez, argudio koherente baten faltan, filosofia asko du eta gogoeta existenzialistak nahasten ditu sexuarekin edo zientziarekin atsedenik ematen ez duen bidaia fantastiko baten bidez. protagonistak amets batean hiriaren gainean egiten du hegaz eta ikuspuntu horretatik hainbat lagunen bizitzako pasadizuak erakusten dizkigu.

Ez neukan ezer entzunda film honi buruz eta ez dut aurkitu karteldegietan, iazko data edukita pentsatzekoa da zirkulu teknofiloetan baino ez dela ikusi. Ikustea gomendatzen badigute ere, ez da erraza berau topatzea. Gutxienez Interneten badu webgune interesgarri eta osatua. Bertan jakingarri guztiak, irudiak eta film zati ikusgarriak aurkituko ditugu QuickTime formatoan.

Eta sarean gehiago irristatzen, Internet filmen promoziorako bide egokia den beste adibide bat aurkituko dugu Wilco taldeari buruzko

www.bitniks.es
www.wakinglife.com
www.wilcoworld.net
www.wilcofilm.com

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner