Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com

Fotolog eta myspace fenomeno… ulergaitzak?

Azken urteotan bi zerbitzu ikaragarri hazi dira, modan daude eta, berauek aztertuta, gakoak ulertzen saiatu naizen arren ez ditut oraino arrakastaren arrazoiak erabat argitu. Fotolog eta Myspace fenomenoez ari naiz. Batak argazkiak eskegi eta komentatzea besterik eskaintzen ez duen zerbitzua da. Bestean, diseinu zurrun eta ikaragarri itsusi batzuen artean bat aukeratuta, musika batzuk, testu apur bat eta argazki batzuk eskegi dezakegun orrialde bakarreko webgune prefabrikatua lortuko dugu, kontaktuen sare sozialeko ezaugarri sinple batzuekin. (more…)

Segi irakurtzen Zabaldu Bildu Iruzkin 1 2008ko Ekainak 28

Simyo probatzen…

simyo iragarkiaTelefono konpainia birtual low cost berrien zurrunbiloan (Carrefour, Eroski, Diamovil, Yoigo, Pepephone…), duela hilabete batzuk sortu zen oraino tarifarik merkeenak eskaintzen dituen SIMYO. Hegaldi merkeen enpresen gisara, erabat Internetera begira sortu da, bezeroak kudeaketa guztiak webgunearen bidez egin behar baititu. 2.0 baliabideak ere darabiltzate, arduradun batek hainbat konturen berri eman eta iruzkinak erantzuten dituen bloga, youtuben kanala eta Flickr-en argazkiak ere baitituzte. Holandako KPN operatzailea dago haren atzetik eta hainbat herrialdetan dago presente Simyo.

Bere eskaintzari dagokionez, xalotasuna aldarrikatzen dutela nabarmentzen dute, baldintzetan letra txikirik eza eta bezeroa tarifa bihurriekin ez nahastea. Horregatik tarifa bakarra dute: edozein telefonotara eta edozein ordutan 9 zentimo minutuko, txartela zein kontratua eduki, eta kontratua dutenek ez dute inolako gutxieneko kontsumorik egin beharrik. Gainera, promozio moduan sortu zen zenbait Simyo telefonoren artean deiak minutuko zero zentimotan egitea, baina azkenean orokortu egin dute neurria eta jada Simyo telefono guztiek euren arteko deiak (dei bakoitzaren 10. minutura arte) doan dira, soilik ezarpenaren 15 zentimoak ordaindu behar dira. (more…)

Segi irakurtzen Zabaldu Bildu 2 iruzkin 2008ko Maiatzak 31

Wifi bidezko IP telefonoa probatzen

TC300Etxean neukan wi-fi telefonoa eta ni konturatu gabe… Duela urte eta erdi etxerako ya.com-en ADSLa kontratatu nuenean TC-300 telefonoa oparitu zidaten. Eskertzekoa zen mugikor librea oparitzea, GSM terminal moduan nahiko ezaugarri xaloak dituen arren. Baina telefono mugikor arrunta ezezik, etxean gaudela bertako telefono finkoaren terminal inalambrico moduan funtzionatzen duen telefono duala zela zioen publizitateak. Hala ere, ez dut orain arte haren beharrik izan eta armairuan gordeta eduki dut.

Baina lehengoan jakin nuen wifi telefonoa ere badela, (etxean gaudela, finkoarekin lotura egiten duen oinarriarekiko komunikazioa wi-fi bidez egiten du) eta hainbat lagunek edozein wifi sarbidera konektatuta IP telefonia zerbitzuak baliatzeko konfiguratu dutela, IP ahotseko zerbitzuek darabilten SIP protokolorako bateragarria baita. Telefonoa aurkeztu eta Carpo zerbitzuarekin nola konfiguratu erakusten duen bideoa ere badago baina nik, beste askok bezala, voipbuster ezagunarekin erabiltzeko konfiguratu dut, bertan doako kontua (60 minutu doan) sortu ostean… Eta funtzionatzen du! (more…)

Segi irakurtzen Zabaldu Bildu Iruzkin 1 2008ko Maiatzak 26

Nano eramangarri “espainiarra”

Airis KiraAzkenik badirudi eeePC famatua helduko dela gurera, Taiwanen atera eta zazpi hilabetera, CanalPCn hilaren 26tik aurrera hasiko baitira saltzen 284 euroren truke. Joxe teknopataren blogean irakurri nuen Espainiatik datorren notizia. Iragarpenek asmatu dute eta, EEE PC ordenagailu nano merkearen arrakastak bultzatuta hasi dira han-hemenka horren moduko ordenagailu merke, txiki eta eramangarriak. Azkena, Airis enpresa espainiarrak iragarri duen Kira txikia dugu eta EEE PCri gurera heltzea kostatzen ari zaiona ikusita, badirudi Espainiako merkatuan arrakasta handiz sartuko dela Kira txikia. Berez, aurretik Norhtec enpresak iragarritako Gecko-ren berdina dirudi eta ez ei da Gaztelako enpresak egina, hura bezala Quanta taiwandarrak egin omen ditu Kirak (OLPC proiektuko 100 euroko ordenagailua egin duen bera da Quanta). Hala ere, gurean AEBetan Geckoa baino arinago aterako dela dirudi. (more…)

Segi irakurtzen Zabaldu Bildu Gehitu iruzkina 2008ko Maiatzak 17

Dikotomiak eta bestektomiak

BerakatzaGure herrian banderizoak dira nagusi: Marino eta Gorospe, Athletic eta… Erreala? Oinatz eta Ganboa, Kaikua eta forro polarra, EAJ eta EA, HB eta Aralar, AEK eta HABE, Maixa eta Ixiar eta Alaitz eta Maider (edo Iron eta Maider), EHKME eta Euskalmet, Udalbiltza eta Udalbiltza (eta Eudel), UPV eta EHU (eta UEU?), Cipri eta Punpa, Laia bai, Laia ez, AHT eta Euskotren, ikastolak eta ikastetxeak, Ondarroa eta Lekeitio, Hertzainak eta Zarama, Txirri, Mirri eta Txiribiton eta Takolo, Pirritx eta Porrotx, Behatokia eta beste hura… Baina beti da hirugarren bat (edo laugarrena, edo…). Tira, ez beti.

Segi irakurtzen Zabaldu Bildu Iruzkin 1 2008ko Maiatzak 8

Josetxo…

Aste biko oporraldiaren buelta gogorra izan dut Kafe Antzokian, Josetxo Anitua lankidearen derrepenteko galerak harritu eta hunkitu gintuen denok asteazken goizean. Zaila egiten zait ezer idaztea, dagoeneko gauza asko idatzi direnean, baina Josetxo Anitua ikusi nuen azken aldiarekin geratuko naiz. Siniestro Totalen kontzertuko eguna izan zen, Errioxatik lagun batzuk etorri ziren eta, hain zuzen, kontzertu ostean disko jartzailea zelako musika aukera aproposa jartzen ari zen aipatu zidaten. Aurretik beste zenbaiti bezala, harrotasunez erantzun nien Josetxo Anitua zela, Cancer Moon taldeko kantaria izandakoa eta musikaz asko dakien tipo mitikoa zela nabarmendu nuen. Gure Josetxo miresten nuen -miresten dut- eta eragiten zuen miresmen horren zati handia bere izaera bitxiari zor zion. (more…)

Segi irakurtzen Zabaldu Bildu Gehitu iruzkina 2008ko Apirilak 25

Blogei buruz Sautrelan

Blogei buruzko erreportaia atera dute aste honetan ETB1eko Sautrela saioan. Blogen fenomenoa literaturarekiko dituen harremanetatik aztertzen saiatu dira Xabier Gantzarain eta Jon Benito, azalpenekin hiru blogariren adierazpenak tartekatuz. Juan Luis Zabalarenak, Patxi Traperorenak eta neureak sartu dituzte, beste hainbatenak sar zitzaketen bezala. Ohi duten eran, txukun prestatu dute bideoa, baina hitz egindako kontu asko kanpoan geratu dira, telebistan askotan gertatzen den moduan. Hona hemen bideoa:

Segi irakurtzen Zabaldu Bildu Gehitu iruzkina 2008ko Apirilak 22

Markakrazia, mundu osoa hartzen duen dominazio sistema

no logoSoldata igoera lortuta greba amaitu dute Vietnamen fabrika bateko langileek. Bai, orain arte hilean irabazten zituzten 59 dolarrak baino sei dolar gehiago irabaziko dute aurrerantzean Nike markarentzat kirol oinetakoak egiten dituen enpresa horretako langileek. Eurek lau txakur txikiren truke egin eta Nikek mundu osoan saldu, marka ipinita. Orohar, Txinan baino %30 gutxiago kobratzen dute langileek Vietnamen, horregatik azkenaldion hainbat enpresek bertan ezarri dituzte fabrikak. Ez komunismoa, ezta demokrazia burgesa ere: marken produkzio eta kontsumo sistema dugu mundu osoan hedatzea lortu duen botere sistema globala. (more…)

Segi irakurtzen Zabaldu Bildu Gehitu iruzkina 2008ko Apirilak 10

Mandela, Gatza, Etxegarai

MandelaSabotaiak antolatzeaz akusatuta 1962ko abuztuaren 5ean atxilotu zutenetik 27 urte, sei hilabete eta sei egun eman zituen Nelson Mandelak espetxean. 1985ean Pieter Botha presidenteak askatasun pertsonala eskaini zion borroka armatuaren eskubideari publikoki uko egitearen truke. Ez zuen amore eman berak eta gartzelan jarraitu zuen beste bost urtez. 1990ko otsailaren 11an askatu zuen azkenik Hego Afrikako afrikaner gobernuak, terroristekin sekula negoziatuko ez zuela esan zuen gobernu berak. Gogoan dut 80etako albistegietan Mandelari buruzko albisteren bat ematen zuten aldiro aspaldiko zuri-beltzezko argazkia erakusten zutela. (more…)

Segi irakurtzen Zabaldu Bildu Iruzkin 1 2008ko Martxoak 30

Aste Santuan ez da giro

Aste santua Bilbon, berriro ere, katarroarekin eta atertu barik euria bota eta bota, sekulako plana. Aurrekoetan bezalaxe, baina ilunago eta turista gutxiagorekin aurtengoan hala ere. Berriz jasan behar izan ditugu bertoko jatortzat aurkezten dizkiguten nazarenoen prozesioak. Batez ere Palankatik igaro eta ustezko puta zahar batek saetak kantatzen dituenekoa saldu nahi digute erakarpen jatortzat. Ez dut telebistan-eta horren jatortasunari buruzko eztabaidarik entzun, xenofobia hitzari beldurragatik akaso, ezta prozesio hauek frankismoak ezarri zituela aipatzen duenik ere ikusi. Seguraski gerra aurretik zerbait egiten zen, bai, baina Bilbon diren segizio eta kofradia gehienak frankismoarekin hasi ziren, hori egia da. (more…)

Segi irakurtzen Zabaldu Bildu Gehitu iruzkina 2008ko Martxoak 26

Aurreko idatziak


sarean.com

e-posta:

jarraitu sarean Twitter-en

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Loturak

Jarioak (feeds)


Subscribe with Bloglines

Gomendatuak